Irabazi-asmorik gabeko erakundeen jarduerek eragiten duten inpaktu sozialaren azterketa

dc.contributor.advisorMujika Alberdi, Alazne
dc.contributor.advisorNarvaiza Cantín, Lorea
dc.contributor.authorGoikoetxea Gazpio, Nerea
dc.contributor.otherDeusto Business School
dc.date.accessioned2026-01-30T09:09:24Z
dc.date.available2026-01-30T09:09:24Z
dc.date.issued2024-10-18
dc.description.abstractDuela gutxi arte, bazirudien finantza-informazioa nahikoa zela enpresek edo irabazi asmorik gabeko erakundeek (IAGE) gizarteari egiten dioten ekarpena baloratzeko; Azken urteotan, ordea, bai herritarrek, bai administrazio publikoak, bai akade mikoek eta baita gainontzeko stakeholderek ere, jardueraren beste metrika mota batzuk aztertu nahi izan dituzte. Aldi berean, Ekonomia sozialeko erakundeek Garapen Jasangarriko helburuei egindako ekarpena eta enpresa-etikarekin duten konpromisoa ez dira oharkabean pasatu, ez Nazio Batuentzat, ezta nazioarteko beste erakunde batzuentzat ere. Jarduna neurtzeko tresna eta eredu gehienak irabazi-asmoa duten enpresentzat garatu dira. Baina, azken 30 urteetan, ikertzaile eta profesionalengan gero eta in teres handiagoa egon da IAGEek sortutako jarduna neurtzeko. Gainera, IAGEen kopurua handitzen ari da, batez ere aurre egin beharreko arazo sozial konplexuen kopurua gero eta handiagoa delako. 1980ko hamarkadatik aurrera, gero eta li teratura gehiago argitaratu da IAGEen jarduerek sortzen duten inpaktu soziala neurtzeko sistemekin lotuta. Testuinguru horretan, jardun hori neurtzeko nozioak izateak erakunde horien kudeaketa-arazoetako eta kanpo-kontroleko konponbidean lagundu dezake. Ikerketa-lan honek IAGEen jarduerek eragiten duten inpaktu sozialari buruzko ezagutza handitu nahi du, eta horretarako, bi esparrutatik landuko da ikerketa gaia: esparru teoriko batetik lehenik eta esparru enpiriko batetik, ondoren. Arlo teorikoan kontzeptuen garapen bat egingo da eta egungo literaturaren ikuspegi integrala deskribatzen duen berrikuspen sistematiko baten emaitzak aurkeztuko dira. Arlo enpirikoari dagokionez azaldutako metodologia mistoa jarraitzen duen kasu-azterketa bat burutuko da. Hala, IAGEen jarduerek eragiten duten inpaktu sozialari buruzko ezagutza handitzea den helburua lortuz eta etorkizuneko lan-ildo nagusiak identifikatuz.eu
dc.identifier.urihttps://hdl.handle.net/20.500.14454/4931
dc.language.isoeus
dc.publisherUniversidad de Deusto
dc.titleIrabazi-asmorik gabeko erakundeen jarduerek eragiten duten inpaktu sozialaren azterketaeu
dc.typedoctoral thesis
Archivos
Bloque original
Mostrando 1 - 1 de 1
Cargando...
Miniatura
Nombre:
Goikoetxea_irabazi_2024.pdf
Tamaño:
8.61 MB
Formato:
Adobe Portable Document Format
Colecciones