Irabazi-asmorik gabeko erakundeen jarduerek eragiten duten inpaktu sozialaren azterketa

Cargando...
Miniatura
Fecha
2024-10-18
Título de la revista
ISSN de la revista
Título del volumen
Editor
Universidad de Deusto
google-scholar
Resumen
Duela gutxi arte, bazirudien finantza-informazioa nahikoa zela enpresek edo irabazi asmorik gabeko erakundeek (IAGE) gizarteari egiten dioten ekarpena baloratzeko; Azken urteotan, ordea, bai herritarrek, bai administrazio publikoak, bai akade mikoek eta baita gainontzeko stakeholderek ere, jardueraren beste metrika mota batzuk aztertu nahi izan dituzte. Aldi berean, Ekonomia sozialeko erakundeek Garapen Jasangarriko helburuei egindako ekarpena eta enpresa-etikarekin duten konpromisoa ez dira oharkabean pasatu, ez Nazio Batuentzat, ezta nazioarteko beste erakunde batzuentzat ere. Jarduna neurtzeko tresna eta eredu gehienak irabazi-asmoa duten enpresentzat garatu dira. Baina, azken 30 urteetan, ikertzaile eta profesionalengan gero eta in teres handiagoa egon da IAGEek sortutako jarduna neurtzeko. Gainera, IAGEen kopurua handitzen ari da, batez ere aurre egin beharreko arazo sozial konplexuen kopurua gero eta handiagoa delako. 1980ko hamarkadatik aurrera, gero eta li teratura gehiago argitaratu da IAGEen jarduerek sortzen duten inpaktu soziala neurtzeko sistemekin lotuta. Testuinguru horretan, jardun hori neurtzeko nozioak izateak erakunde horien kudeaketa-arazoetako eta kanpo-kontroleko konponbidean lagundu dezake. Ikerketa-lan honek IAGEen jarduerek eragiten duten inpaktu sozialari buruzko ezagutza handitu nahi du, eta horretarako, bi esparrutatik landuko da ikerketa gaia: esparru teoriko batetik lehenik eta esparru enpiriko batetik, ondoren. Arlo teorikoan kontzeptuen garapen bat egingo da eta egungo literaturaren ikuspegi integrala deskribatzen duen berrikuspen sistematiko baten emaitzak aurkeztuko dira. Arlo enpirikoari dagokionez azaldutako metodologia mistoa jarraitzen duen kasu-azterketa bat burutuko da. Hala, IAGEen jarduerek eragiten duten inpaktu sozialari buruzko ezagutza handitzea den helburua lortuz eta etorkizuneko lan-ildo nagusiak identifikatuz.
Palabras clave
Descripción
Materias
Cita
Colecciones