Examinando por Autor "Goirigolzarri Garaizar, Jone"
Mostrando 1 - 6 de 6
Resultados por página
Opciones de ordenación
Ítem Activación lingüística de jóvenes neohablantes de euskera en la Universidad(Iberoamericana Vervuert, 2019) Goirigolzarri Garaizar, Jone; Amorrortu, Estibaliz; Ortega, AneÍtem e5: euskararen komunitatearen garapenerako marko interpretatibo berria(Institución Príncipe de Viana, Gobierno de Navarra, 2021-12-17) Goirigolzarri Garaizar, Jone; Marko Juanikorena, Inazio; Manterola Garate, IbonLan honetan «Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen» (e5) egitasmoa aurkeztuko da. e5 bi helburu nagusiren inguruan ardaztu zen: batetik, hurrengo hamarkadetarako euskalgintzaren aro berria konfiguratzen laguntzea, eta bestetik, euskararen biziberritze prozesua ulertzeko eta garatzeko marko interpretatibo berri bat lantzea. Artikuluan KOHiKoGa Eredua (Kapitaletan Oinarritutako Hizkuntz Komunitatearen Garapena) izendatu dugun marko berriaren oinarri teoriko-metodologikoak aurkeztuko ditugu eta e5 egitasmoa nola egikaritu zen azaldu. Azkenik, marko berri hau maila mikroan euskara biziberritzeko tresna egokia dela iradokiko dugu.Ítem Ekintza-ikerketa partehartzailea euskararen hiztun aktibo bihurtzeko babesgune eta zubi-espazio(Soziolinguistika Klusterra, 2021) Amorrortu, Estibaliz; Goirigolzarri Garaizar, Jone; Ortega, AneEuskararen hiztun aktibo bihurtu nahi duten hiztun gazteen mudantza-prozesua (Pujolar eta Gonzàlez 2013) erraztu dezaketen espazioetan jarriko dugu arreta. Ildo horretan, ekintza-ikerketa partehartzailea (Greenwood eta Levin, 2006) eginda burutu den Bilbo Handiko unibertsitate-ikasleen mudantza- prozesuak izeneko proiektua proposatu nahi dugu espazio gisa, eta erakutsi proiektu hori, eta burutzeko sortu den komunitate epistemikoa (Estalella eta Sánchez Criado 2018), mudantza-prozesuak errazteko espazioa izan dela berez, bai babesgune (Puigdevall, Colombo eta Puigdevall, 2019; Hernández, Iñarra eta Altuna, 2021, zenbaki honetan bertan) bai zubi-espazio (del Valle 2001). Espazio horrek, proiektuaren diseinua eta helburua bera kontuan hartuta, baldintza mesedegarriak eman ditu eraldaketa- prozesuetarako, bai hizkuntza-praktikei dagokienez (aktibazioa), bai pertsonen subjektibotasunei dagokienez, gazteek izandako hausnarketa kritikoaren prozesuari esker. Gazteen hizkuntza-ahalduntzerako eta eraldaketa-prozesurako funtsezkoak izan diren elementuak erakutsiko dituguÍtem Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak 1980-2012: Eusko Legebiltzarreko hauteskunde programen azterketa(Universidad de Deusto, 2015-04-30) Goirigolzarri Garaizar, Jone; Juaristi Larrinaga, Patxi; Garmendia, Pako; Facultad de Ciencias Sociales y Humanas; Ciencias SocialesEstatuek maila linguistikoan hartzen dabezan erabakiek hizkuntzen gizarte erabilera baldintzatu daikie. Estatuek esparru publikoan erabiliko diren hizkuntzak hautatu ohi dabez eta epe ertain luzean esparru pribatuko gizarte zibil antolatuaren eta herritarren jokabide eta ideologia linguistikoetan be eragin daikie. Horrela, plangintza linguistikoa bideratzeko ardura daben botere publikoen leku-hartze linguistikoak ezagutzeak berebiziko interesa dauka egungo eta etorkizuneko alkarbizitza linguistikoaren nondik norakoak ezagutu eta, ahal dan neurrian, aurreikusteko. Lan honek Euskal Autonomia Erkidegoan plangintza linguistikoa zehaztu edo bertan eragiteko ahalmena daben alderdi politikoek proposagai dabezan hizkuntza politikak eta adierazpide dabezan hizkuntza ideologiak dauz aztergai. Hizkuntza politika deritzogu lurralde bateko hizkuntza bizikidetza antolatzeko bideratzen diren mintzairen gaineko ekimen politikoei; hizkuntza ideologia, barriz, hizkuntzen inguruko sinismen, ideia, jarrera eta balioei. Lanak bi helburu orokor dauz: lehenengoa, EAEko alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak aztertu eta politika eta ideologia linguistiko ereduak identifikatzea eta, bigarrena, EAEko alderdi politikoen hizkuntza politika eta hizkuntza ideologia planteamenduen arteko lotura eta bere zer-nolakoa aztertzea. Alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak diskurtso mailan landu dira; zehazki, alderdiek Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztutako programen eduki azterketa burutu da, proiektu honetarako apropos diseinatu dana, Manifesto Project eta Regional Manifestos Project-en metodologia oinarri hartuta. Ikerketan denboran zeharreko ikuspegia eta EAEko alderdi sistemaren espektro politikoaren zabalera bildu gura izan dira. Horregaitik, exijitu da ikerketa subjektu moduan aukeratutako alderdiek hauteskunde autonomikoetako hasierako deialdietatik (1980) Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortutakoak izatea eta EAEko alderdi sistemaren zatiketa ideologikoa marrazten daben bi ardatz nagusietan -abertzaletasunaren ardatzean eta ezker-eskuin ardatzean- kokapen guztiak biltzea. Guztira hamar hauteskunde deialdi (1980-2012) eta bost alderdi politiko (EAJ, Ezker Abertzalea, PSE-EE, PP eta Ezker Anitza) izan dira aztergai. Doktorego tesiak aditzera emon dau EAEko alderdi politikoek hizkuntza politika eta hizkuntza ideologia eredu desbardinak erakusten dabezala eta hizkuntza politikaren eta hizkuntza ideologiaren artean lotura badala.Ítem Euskal hiztun berri gazteak muda-prozesuan : ekintza-ikerketa baten behin-behineko emaitzak(Gobierno de Navarra, 2020) Amorrortu, Estibaliz; Ortega, Ane; Goirigolzarri Garaizar, JoneArtikulu honetan Bilbo Handiko unibertsitate-ikasle batzuk ikerketakide harturik egin dugun ekintza-ikerketa partehartzaile baten aurkitutako emaitza batzuen berri ematen da. Zehazki, unibertsitate-eremuko euskararen erabilera handitzeko esperimentazio bat aurrera eramaterakoan partaideek izan dituzten zailtasunak eta gako mesedegarriak aztertzen dira, hala nola bakoitzak planteatutako erronkak arrakastaz aurrera eramateko erabili dituzten estrategiak. Emaitzek Bilbokoaren moduko testuinguru nahiko erdaldun batean ere, unibertsitatea hizkuntza-mudarako –hau da, hizkuntza gutxituaren hiztun aktibo bihurtzeko– une egokia izan daitekeela erakusten dute, baina prozesu hori konplexua eta zailtasunez betea dela. Baldintza aproposak sortuta muda egiteko aukera egon daiteke. Ekintza-ikerketa partehartzaileak hizkuntza-mudaren prozesuan suertatzen diren dinamikak sakontasunez ezagutzeaz gain aukera paregabea eskaintzen du muda egin nahi dutenek baldintza mesedegarriak izateko.Ítem Participatory action research to promote linguistic mudas among new speakers of Basque: design and benefits(Routledge, 2022) Ortega, Ane; Goirigolzarri Garaizar, Jone; Amorrortu, EstibalizThis article discusses the effectiveness of Participatory Action Research-PAR to foster linguistic mudas, transformative processes among young new speakers of Basque leading to linguistic mudas (Pujolar and Gonzàlez. 2013. “Linguistic Mudes and the Deethnicization of Language Choice in Catalonia.” International Journal of Bilingual Education and Bilingualism 16 (2): 138–152) in favour of the minority language. Taking into account the three principles of PAR –research, participation, and action–, and using an ethnographic action-based approach, participants in the research project were agents of their own linguistic change by becoming co-researchers, who observed their own behaviour and set themselves personal challenges for increasing their everyday use of Basque. We describe how participants engaged in a process of self-awareness and reflective thinking in which teamwork, cooperative discussion of ideas and experiences, and relations of accompaniment (Bucholtz, Casillas, and Lee. 2016. “Beyond Empowerment: Accompaniment and Sociolinguistic Justice in a Youth Research Program.” In Sociolinguistic Research: Application and Impact, edited by R. Lawson, and D. Sayers. Routledge) proved crucial to find strategies for increasing new speakers’ control and agency (Ahearn 2001. “Language and Agency”. Annual Review of Anthropology 30: 109–137.), in order to enact the changes they desired. The article shows PAR methodology to be effective to bring about a change in participants’ subjectivities and linguistic practices, as well as to understand the complexities of muda processes among Basque new speakers in dominantly Spanish-speaking sociolinguistic contexts