Babesgabeko haurtzaroaren esparruan lan egiten duten gizarte hezitzaileen testuinguru profesionala

No hay miniatura disponible
Fecha
2010
Título de la revista
ISSN de la revista
Título del volumen
Editor
Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza: Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales = Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saila
SIIS, Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa = Centro de Documentación y Estudios
google-scholar
Resumen
Oinarriko bi kezka izan ditugu azterlan hau burutu dugun egileok. Alde batetik, zubi-lanak bete nahi izan ditugu Unibertsitatearen eta gizarte hezkuntzaren langintzan ari garenon artean; eta, asmo hori burutzeko, elkarlanean aritu gara eta diseinu kualitatiboa izan duen azterlan hauxe kaleratu dugu. Bestetik, aztertu ditugu EAEko babesgabeko haurtzaroaren eremuan hezitzaileen lanetan ematen diren testuinguruak. Langileen testuingurua aztertzean, azpimarratu nahi izan dugu gizarte hezitzaileen oinarriko eta etenik gabeko prestakuntza indartu beharra; eta, analisi kualitatibo horren bidez, jasotako emaitzak helarazi nahi dizkiegu haurtzaroaren gizarte-hezkuntzako esku-hartzeetan eskumenak dituzten administrazioei. Aholkularitza batzorde baten gidaritzapean, bitariko taldea osatu dugu (akademikoak eta profesionalak); betiere, gizarte hezkuntzaren izakera profesionala kontuan hartu dugu, eta gaiarekiko ikuspegi pedagogiko kritiko batek gidatu du azterlana. Testuingurune profesionaletan landu beharreko taldetasun sentimenduaren garrantzia agerian utzi dute jaso ditugun aurkikuntzek. Nahiz eta babesgabeko haurtzaroaren alorreko prestakuntza garatzean, ikuspegi tekniko eta adituaren garrantzia oinarrizkotzat hartu; taldetasunaren, abegitasunaren eta egunerokoan, etenik gabe, ikasten denaren garrantzia azpimarratu dute, azterlan honetan jasotako emaitzek.
Palabras clave
Gizarte-hezkuntzako esku-hartzeak
Elkarlaneko ikerketak
Lanbide-garapena
Babesgabeko haurtzaroa
Prestakuntza
Descripción
Materias
Cita
Fernández Fernández, I. B., Alonso Olea, M. J., Arandia Loroño, M., Beloki Arizti, N., Otaño Maiza, J., Remiro Barandiaran, A., Uribe-Echevarria Flores, A., & Agirre García, N. (2010). Babesgabeko haurtzaroaren esparruan lan egiten duten gizarte hezitzaileen testuinguru profesionala. Zerbitzuan: Gizarte zerbitzuetarako aldizkaria = Revista de servicios sociales, 48, 127-135.
Colecciones