Produktutik hiri-ekosistemara: hiri eoliko txikien diseinuan testuingurua barneratzen duen metodologia berri baten proposamena

dc.contributor.advisorUkar Arrien, Olatz
dc.contributor.advisorRetegi Uria, Aiur
dc.contributor.authorBereziartua Gonzalez, Leire
dc.contributor.otherFacultad de Ingeniería
dc.date.accessioned2026-02-20T12:31:46Z
dc.date.available2026-02-20T12:31:46Z
dc.date.issued2025-12-17
dc.description.abstractDoktorego-tesi hau Industria Diseinuko Ingeniaritzaren esparruan garatu da, eta esparru metodologiko bat proposatzen du hiri-inguruneetan teknologia berriztagarrien, zehazki hiri energia eoliko txikien, diseinua ikuspegi sistemikotik, espezie aniztasunetik eta balioetatik habiatuta orientatzeko. Azterketa miniturbina eoliko urbanoen kasuan zentratzen da, eta hauen garapenaren arazo tekniko gisa ez ezik, proiektu-erronka konplexu gisa ere heltzen zaio, dimentsio sozialak, ekologikoak eta araudiak hiri-testuinguru anitzetan integratzea eskatzen duena. Abiapuntu gisa, kontestu eta literaturaren berrikuspenaren ondorioen erantzun gisa, azken bi hamarkadetan argitaratutako literatura zientifikoaren berrikuspen erdi-istematikoa egin da, hiri minieolikoak esparru akademikoan jaso duen tratamendua aztertzeko. Berrikuspen horrek arrakala handia utzi du agerian: lanak errendimenduaren, egiturazko integrazioaren edo eragin ekonomikoaren analisian oinarritzen dira gehienbat, eta bigarren mailan utzi dira (falta ez direnean) giza balioak, herritarren pertzepzioak, espezie anitzeko inpaktuak edo teknologia horiek hiri-sarean instalatzeari lotutako dimentsio etikoak. Gabezia horren aurrean, zortzi fase metodologikotan egituratutako marko kontzeptual bat proposatzen du tesiak, etorkizunak, balioak eta sistemak jorratzen dituzten erreminta eta pausuen proposamenak eginez. Egitura hori instantzia enpiriko bikoitz baten bidez baliozkotu da azken proposamenera heltzeko: lehenengo fasean elkarrizketa kualitatiboak egin dira eragile adituekin, eta bigarrenean kosorkuntza kolektiboa egin da, eoliko txikiarekin lotutako enpresa munduko, diseinuko eta akademiako adituak gonbidaturik. Emaitzek eredua erabilgarria dela berresten dute, interpretazio eta proiektu tresna gisa, eta enpresa-inguruneetan, erakunde-inguruneetan eta ingurune estrategikoetan aplika daitekeela. Produktu hauen ekoizpen-ehunean sartzea errazteko, esparru metodologikoa hiru aplikazio-maila progresibotan egituratu da. Maila horiek diseinu-prozesuaren barruan balioak, harreman sistemikoak eta etorkizuneko ikuspegia txertatzen sakontzeko etapa gisa sortu dira. Oinarrizko maila enpresak berak modu autonomoan aplikatzera bideratuta dago, kanpoko laguntzarik behar izan gabe. Fase honetan, tresna eskuragarriak proposatzen dira (testuinguruaren mapaketan, balioen detekzioan eta etorkizun desiragarrien aurretiazko eraikuntzan zentratuta), enpresak bere baliabideetatik bereizteko eta jasangarritasuna lortzeko aukera berriak identifikatzeko aukera izan dezan. Lehen maila honek, hain zuzen ere, diseinuarekiko harreman-hurbilketa batek eskaintzen duen balio estrategikoa modu ukigarrian erakutsi nahi du. Hortik aurrera, ereduak maila ertain bat gaitzen du, oparoa, eta enpresak maila horretan sakontzea erabakitzen badu, metodologia-bideratzaile gisa jarduten duten profil espezializatuekin (diseinatzaileak, aholkulariak edo berrikuntza-eragileak) lankidetzan aritzea proposatzen da. Azkenik, maila optimoa planteatzen da, non eredua bere konplexutasun osoan hedatzen den diziplinarteko adituen ekosistema baten barruan, garapen teknologikoari elkarlanean, sistemikoki eta epe luzera heltzeko aukera emanez. Mailakako progresio horrek ez die irizpide operatiboei soilik erantzuten; aitzitik, mailakako transferentzia-estrategia bat da, produkzio-testuinguruetan sistemen benetako jabetzea errazteko diseinaturikoa, irtenbide bideragarri eta frogagarrietatik abiatuta, eta hiri-trantsizio sozioekologikoen esparruan industria-diseinua sakonago eraldatzeko bidea irekiz.eus
dc.identifier.urihttps://hdl.handle.net/20.500.14454/5179
dc.language.isoeus
dc.publisherUniversidad de Deusto
dc.subjectCiencias Tecnológicas
dc.subjectTecnología energética
dc.subjectFuentes no convencionales de energía
dc.titleProduktutik hiri-ekosistemara: hiri eoliko txikien diseinuan testuingurua barneratzen duen metodologia berri baten proposamenaeus
dc.typedoctoral thesis
Archivos
Bloque original
Mostrando 1 - 1 de 1
Cargando...
Miniatura
Nombre:
Bereziartua_produktutik_2025.pdf
Tamaño:
55.76 MB
Formato:
Adobe Portable Document Format
Colecciones