Mundakako arrantzaleen jakintzaren lexiko eta enziklopedia
Cargando...
Archivos
Fecha
1993-10-07
Autores
Título de la revista
ISSN de la revista
Título del volumen
Editor
Universidad de Deusto
Resumen
Behar honen helburua da arrantzako kulturaren azterketa etnolinguistikoa egitea, Mundakan oinarritua. Helburua ez da bakarrik hiztegia, gainerakoa (testuak, irudiak..) bere inguruan antolatuta badaude ere. Ez da ahaztu behar itsas-herrietan kultura orokorra neurri handi baten arrantza munduaren inguruan dabilela: esakeretan, kantetan eta abar.
Sarreran esan denez enziklopedia bat gura litzateke egin, etnografiarako eta berbak azaltzeko komenigarríak diren testuak, sarrera enziklopediko bat eukiko duen hiztegia, irudiak eta abar.
Ahozko euskararen altxorra gura izan dut aberastu, bide batez etorkizuneko hiztegietarako ere material berria ekarriz. Honetan Etxebarriak azaldutako ahozko hizkuntzaren gaineko kezka ere nire egin nahi nuke (Etxebarria, 1992), Azkuek erakutsi zuen hizkuntza idatzia eta ahozkoa osagarriak direla, elkarrekin uztartu daitezkeela, egin dezagun biak lantzeko ahalegina.
Helburu orokorra euskara hobeto ikastea litzateke, hurren daukagunetik hasita, hizkuntzarekin batera kultura ere geureganatu behar dugula ahaztu barik.
Palabras clave
Descripción
Materias
Lingüística
Lingüística sincrónica
Lexicografía
Lingüística sincrónica
Lexicografía
