Examinando por Autor "Reizabal Arregui, Maite"
Mostrando 1 - 2 de 2
Resultados por página
Opciones de ordenación
Ítem Communication in the context of action research processes: an experiment with the living spiral methodology(Orkestra-Instituto Vasco de Competitividad, 2020) Reizabal Arregui, MaiteIkerketa ekintzak, eta batik bat komunitatean oinarritutako ikerketa partehartzaileak (KOIP) eta komunitatean oinarritutako ikerketa ekintza partehartzaileak (KOIEP), komunitateek komunikatzaile profesionalen laguntzaz sortutako bideo parte hartzaileak erabili ohi dituzte hauek ahalduntzeko. Hain zuzen ere, aktoreen ahotsa indartzeko komunikazioari lotutako ikerketa ekintzako literatura horri lotuta dago batik bat, komunikazio tresnen erabilerari. Baina literatura horretan gauza gutxi topatu daitezke komunikazioa prozesuaren parte bezala ulertzen duten ikerketa ekintza prozesuei buruz. Lurralde garapenerako ikerketa ekintzak (LGIE) komunikatzailearen rola prozesuan integratzen du, ikertzaileen eta lurraldeko eragileen rolarekin batera. Kapitulu honek LGIEko talde eta prozesu bateko komunikazioa eta komunikatzailearen rolak aurkeztu nahi ditu, prozesu horren parte integral eta egiturazkoa dela jakinik, rol hori jokatzen duen pertsona baten esperientziatik abiatuz. Hain zuzen ere, komunikatzaile profesional horrek proiektuaren egunerokotasunean eta bilera eta tailer guztietan hartzen du parte, eta komunikazioko hainbat tresna erabiltzen ditu aktoreen ahotsa jasotzeko. Horrez gain, Lurralde Garapenerako Laborategia —LGIE metodologiaren garapeneko proiektu nagusia izan dena— modu zabalenean aurkezten duen kapitulua ere bada. Proiektu horren helburua da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako garapen agentzien artean (baita gehitu daitezkeen beste zenbait agenteren artean ere) maila anitzeko eta elkarlanerako gobernantza irekia eraikitzea, batik bat ekonomia eta garapen instituzionalari lotutako politika publikoak hobetzeko. Egiturazko komunikazioaz eta Lurralde Garapenerako Laborategiaren garapenaz hitz egiteko espiral biziaren markoarekin esperimentatzen du kapitulu honek. Thomas MacIntyre eta bere taldekideek sortutako markoak artea du oinarri. Zehazki, landare baten metafora erabiltzen da prozesu baten inguruko analisia egiteko eta horren bitartez, prozesuak izan duen bilakaera, erronkak edo aspektu ikusiezinak identifikatu eta eraldaketa bultzatzeko. Kapitulu honetan, espiral biziaren markoaren erabilerak zenbait helburu ditu: aktoreen prozesua sakon ulertzea eta haien ahotsa ekartzea, komunikazioak prozesu horretan izan duen rola esplizitatzea eta komunikatzeko edo narratibak eraikitzeko modu desberdin batekin esperimentatzea. Erabilitako metafora, kasu honetan, zuhaitz batena da, haginarena: Gipuzkoako armarrian azaltzen den zuhaitza da, milaka urtekoa eta mantso hazten dena, eta bere burua ernaberritzeko gaitasuna duena. Kapitulu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta garapen agentzien arteko gobernantzaren instituzionalizazio prozesuaren sustraiak, enborra, adarrak, hostoak eta ariloak aurkezten ditu. Horretarako, azalpen orokorrez gain, komunikazioko tresna desberdinen bitartez bildutako aktoreen hitzak jasotzen ditu, prozesuan integratutako komunikazioak izan dezakeen rola ere aditzera emateko. Kapituluaren ondorioetan esperientzia honetan lortutako ikasketa nagusiak aurkezten dira, besteak beste, komunikatzaileen eta lurraldeko eragileen ahotsak uztartzea eta esplizitazio-inplizitazioa edo komunikazioak izan dezakeen rola lurraldeko eragileen ahotsak hartu eta narratibak lotu eta eraikitzeko.Ítem La comunicación en el contexto de los procesos de investigación acción: experimento con la metodología de la espiral viva(Orkestra-Instituto Vasco de Competitividad, 2021) Reizabal Arregui, Maite