Examinando por Autor "Lamarain Altuna, Maider"
Mostrando 1 - 1 de 1
Resultados por página
Opciones de ordenación
Ítem Bularreko minbizi diagnostikoaren ostean, aukera kirurgikoen aurrean erabakiak hartzeko prozesuaren deskribapena(Udako Euskal Unibertsitatea, UEU = Universidad Vasca de Verano, 2025-05-30) Lozano Real, Garbiñe; Ollé Gonzalez, Júlia; Araolaza Arrieta, Maialen; Lamarain Altuna, Maider; Ondarra Zubeldia, Olalla; Canet Vélez, Olga; Arbillaga Etxarri, AneBularreko minbiziaren tratamendu kirurgikoen aurrean erabakitze prozesua deskribatzea da lan honen helburu nagusia. Horretarako, euskal autonomia erkidegoko hiru lurraldeetako emakumeen datuak jaso ziren, guztira 135. Azterketaren aldagai nagusia erabakitze prozesua izanda, Shared Decision Making (SDM-Q-9) eta i-SHARE baliozkotutako galdetegiak erabili ziren. Horietaz gain, euren autopertzepzioa kontuan izateko, eta partehartzaileen ezaugarri sozioekonomikoak ezagutzeko, ad-hoc galderak erabili ziren. Emaitzei dagokienez, erabakiaren kalitatearen autopertzepzio baxua erakutsi dute datuek, eta kirurgia motaren arabera prozesua ezberdin baloratzen dela ere. Bularreko minbizi diagnostikoa jasotzen duten emakumeen, eta kirurgia egitea erabakitzen den horretan, hartutako erabakietan eragile ezberdinek duten inplikazioa oraindik gehiago aztertzea beharrezkoa da