Logotipo del repositorio
  • English
  • Español
  • Euskara
  • Iniciar sesión
    ¿Nuevo usuario? Regístrese aquí¿Ha olvidado su contraseña?
Logotipo del repositorio
  • DeustoTeka
  • Comunidades
  • Todo DSpace
  • Políticas
  • English
  • Español
  • Euskara
  • Iniciar sesión
    ¿Nuevo usuario? Regístrese aquí¿Ha olvidado su contraseña?
  1. Inicio
  2. Buscar por autor

Examinando por Autor "Otxoa Garay, Alberto"

Mostrando 1 - 1 de 1
Resultados por página
Opciones de ordenación
  • Cargando...
    Miniatura
    Ítem
    Zallako toponimiari buruzko ikerketa linguistikoa
    (Universidad de Deusto, 2016-01-14) Otxoa Garay, Alberto; Arejita, Adolfo; Facultad de Filosofía y Letras; Filología
    Neure tesi lan honetan, Enkarterriko hizkuntza egoera historikoari buruzko datuak ekarri eta Zalla herriko toponimiazko ikerketa burutu dut. Oso bakanak dira, zinez, Enkarterriko hizkuntza edo eta hizkuntzei dagozkien ikasketa eta ikerketak. Autore desberdinek emandako aipamen eta testigantzak oinarri harturik borobildu dut hasierako jorratze saioa. Ondoren, Enkarterriari eta Salzedo haranari dagozkion zenbait datu diakroniko jaulkitzen dira, antzineko dokumentuetatik abiatuta, zehazki, bai eta Bizkaiko alde honek bizi izan duen bazterketa historikoa eta dokumentazio gabezia ere orokorki aipaturik, ondoriozko Enkarterriko gaurko egoera moldatu eta egokitu duten argibideak jakitera emanez. Zalla herriaz interesgarri jo ditudan hainbat jakingarri erantsi ditut, ikuspegi orokorrago batetik abiatu nahi izanez gero osagarri gerta litekeelakoan. Ikerketa linguistikoak, lanaren bihotza denak, darraio hasierako alde horri, jatorria, etimologia eta datatze agiriez lagundu eta osotzen saiatu naizena, aipatu dokumentazio eta argibide urritasuna gora behera. Aurrerago, ondorioak azaltzen dira, ikerketa eta ikasketa lanak aurrera eramateko dei eginez, batetik lan honetakoa eremu zehatz bati soilik lotzen baitzaio eta bestetik arakatu alde horretakoa zerbait homogeneo eta bateratutzat ezin har dezakegulako, benetako errealitatea dibertsitate eta aniztasunean isladatzen baita. Azkenik, ikertutako esparruan aurkitu dudan toponimo eta lekuizen zerrenda erantsi dut, han-hor-hemenka Zallako geografian agerturikoak, ahalik eta erakusketa osoago eta beteagoa eskaini nahian. Lan honen zertarakoaz, Enkarterriko Zallako historia linguistikoa ikuspegi diakroniko batez ezagutzera eman nahi izan dut, egoerak berak planteatzen duen problematika aztergai gerta dakigun eta datozkeen ikertzaile eta interesdunei jakiteko grina piztu diezaien, lekuizenen ikerketak berak aspaldi sortarazi baititu gure artean aipatu dudan jakinmina eta gure hizkuntzeri historian murgiltzeko gogoa.
  • Icono ubicación Avda. Universidades 24
    48007 Bilbao
  • Icono ubicación+34 944 139 000
  • ContactoContacto
Rights

Excepto si se señala otra cosa, la licencia del ítem se describe como:
Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs 4.0 License

Software DSpace copyright © 2002-2025 LYRASIS

  • Configuración de cookies
  • Enviar sugerencias