Examinando por Autor "Aguayo Portillo, Iraia"
Mostrando 1 - 1 de 1
Resultados por página
Opciones de ordenación
Ítem “Kaleak suntsitzen du”: bakarrik dauden adingabe atzerritarrak, bakarrik dauden gazte atzerritarrak izatera heltzen direnean, pairatzen dituzten beharrizanak profesionalen ikuspuntutik(Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza ; Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales = Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saila, 2021) Castaños Mihi, Aitziber; Aguayo Portillo, Iraia; Fonseca Peso, JanireArtikulu honen helburua, profesionalen ustez bakarrik dauden adingabe atzerritarrak, bakarrik dauden gazte atzerritarrak izatera heltzen direnean, pairatzen dituzten beharrizanak identifikatzea da. Ikerketa zabalago baten parte da lan hau, Bizkaian bakarrik dauden gazte atzerritarren beharrak identifikatzea helburu zuena. Metodologia kualitatiboan oinarrituz, kasu honetan, kolektibo honekin zerbitzu desberdinetan lan egiten duten hamar profesionalei elkarrizketa sakonen analisia aurkezten da. Elkarrizketa gidoia sortzeko, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Bazterkeria Baliosteko Tresna Tekniko Bateratua oinarri izan zen. Emaitzen artean azpimarratzekoa da laguntza-sare baten sorkuntzaren premia; hots, babes-zerbitzutik kanpo geratzen direnean, bazterketa egoera pairatzeko arrisku handiagoan egonda, gizarte- eta hezkuntzaeskuartzetik, bazterketa honetan eragina duten esparru guztiei aurre egiteko premia.